Goi denboraldia | Behe denboraldia | |
Asteburua | 340 € | 320 € |
Astea | 728 € | 616 € |
> Gau bakarra: 180€
> Goi denboraldia: Uztaila, Abuztua, zubiak eta Aste Santua
> Behe denboraldia: gainontzekoa
> BEZ barne
Larrapil auzoa
31760 Etxalar
Nafarroa
AURRERAPENA
Bertze akordiorik ezean, erreserba egiteko arau hauek adostu direla ulertuko da: Erreserbaren zenbateko osoaren %40a eskatu ahal izango da gehienez, aurrerapen moduan.
Hau postaz edo transferentziaz egin daiteke jabearen izenera eta bertan erreserbaren sarrera eta irteera datak eta pertsona kopurua zehaztu beharko dira.
DEUSEZTAPENA
Erreserba 15 eguneko aurrerapenarekin deuseztatzen bada, aurrerapenaren osotasuna itzuliko da, kargurik gabe.
Deuseztapena, sarrera data baino 7 egun gehiago eta 15 egun baino guttiagoko tartean jakinarazten bada, jabeak aurrerapenaren %50a hartu dezake.
Deuseztapena, azken 7 egunetan jakinarazten bada berriz, aurrerapen guztia jabearentzat izanen da.
SARRERA ETA IRTEERA
Sarrera egunean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00 bitartean izanen da sartzeko ordua. Beranduago iristeko aukera izanen da, beti ere aldez aurretik jabearekin hala adosten bada. Bezeroak ordu horretarako ez badira iristen, jabeak bertze bezero posible batzuei alokatzeko eskubidea izanen du.
Irteera egunean, irteera ordua 12:00ak baino lehen izanen da.