APARTAMENTO RURAL GAINKOBORDA

Barrio Larrapil
31760 Etxalar
Nafarroa
+34.637.46.61.07
info@gainkoborda.com

¡SÍGUENOS!

DÓNDE ESTAMOS

 

Erreserbak

Prezioak

Goi denboraldia Behe denboraldia
Asteburua 340 € 320 €
Astea 728 € 616 €

> Gau bakarra: 180€

> Goi denboraldia: Uztaila, Abuztua, zubiak eta Aste Santua

> Behe denboraldia: gainontzekoa

> BEZ barne

Bertze aukerei buruz kontsulta egin

Erreserbak

Erreserbak telefonoz edo email bidez egin ditzakezue. Eskerrik asko!

 

+34.637.46.61.07
info@gainkoborda.com

Larrapil auzoa

31760 Etxalar

Nafarroa

Erreserben baldintzak

AURRERAPENA

 

Bertze akordiorik ezean, erreserba egiteko arau hauek adostu direla ulertuko da: Erreserbaren zenbateko osoaren %40a eskatu ahal izango da gehienez, aurrerapen moduan.

 

Hau postaz edo transferentziaz egin daiteke jabearen izenera eta bertan erreserbaren sarrera eta irteera datak eta pertsona kopurua zehaztu beharko dira.

DEUSEZTAPENA

 

Erreserba 15 eguneko aurrerapenarekin deuseztatzen bada, aurrerapenaren osotasuna itzuliko da, kargurik gabe.  

 

Deuseztapena, sarrera data baino 7 egun gehiago eta 15 egun baino guttiagoko tartean jakinarazten bada, jabeak aurrerapenaren %50a hartu dezake.

 

Deuseztapena, azken 7 egunetan jakinarazten bada berriz, aurrerapen guztia jabearentzat izanen da.

SARRERA ETA IRTEERA

 

Sarrera egunean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00 bitartean izanen da sartzeko ordua. Beranduago iristeko aukera izanen da, beti ere aldez aurretik jabearekin hala adosten bada. Bezeroak ordu horretarako ez badira iristen, jabeak bertze bezero posible batzuei alokatzeko eskubidea izanen du.

 

Irteera egunean, irteera ordua 12:00ak baino lehen izanen da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Más info

aceptar