Etxearen helburua, lasaitasuna, intimitatea eta natura eskeintzea da, eta gure lurraldean sakondu nahi duenari informazio desberdiña eman. Bertze aldetik, lurrari lotutako nekazaritza batetik, ingurugiroa errespetatzen duen turismoa egitea da gure xedea.
Erabat eraberritutako baserria da. 2O11-2012an berritua, herritik 1,3Kmra dago eta breazko pista batetik ailegatuko zarete.
Etxea duplex moduan dago banatua eta 8 lagunentzako tokia du. 4 logela ditu (2 logela 2 ohe 1,50koekin eta bertze 2 logela 90ko bi ohekin bakoitza) logela bakoitza bere komunarekin dago. 4 logelatik 3 teilatu azpian daude eta balkoia daukate.
Sukalde eta sala handi bat dauka bere tximiniarekin.
Kanpoaldean eremu ireki bat dauka barbakoarekin eta izugarrizko bistekin.
Aukera dago bertako produktuak erosteko.
Euskaraz eta erdaraz egiten dugu. Bertze hizkuntzetan keinuen bidez ulertuko dugu elkar.